Quantcast
Channel: Mondragon formación profesional
Viewing all articles
Browse latest Browse all 448

MGEPeko goi mailako heziketa zikloetako ikasleak Enpresa eta Ekimen Sortzaileen ferian beraien lanak aurkezten

$
0
0
Otsailak 14an, MGEPeko 49 ikaslek, denak ere Goi Mailako Lanbide Heziketako bigarren mailako zikloak ikasten ari direnak, EIE moduluaren baitan (Enpresa eta Ekimen Sortzailea), Tknikak Eibarren antolatzen duen Azokan parte hartu zuten. Bertan, ikasle hauek, 12 talde ezberdinetan banaturik, kurtso honetan zehar Ikasenpresa-Urratsbat metodologiaren baitan lantzen joan diren negozio-ideien proiektuak azaldu zituzten. arg4 Hauen arten, besteak beste ondorengoak zeuden: web orriak sortzea, ileapaindegietan hitzorduak kudeatzeko aplikatiboa, 3D piezak neurrira ekoizteko zerbitzua edota futbol partiduetan epaile lanetan gizakiak aritzearen ondorioz sortzen diren akatsak murrizteko sistema bat. Hona hemen ikasleak azokan beraien lanak aurkezten zeuden tarteko argazki bilduma bat: Argazkian agertzen diren Fabrikazio mekanika diseinuko ikasleak  laser bitarteko inpresioak diseinatzen dituen enpresa bat sortzeko lana aurkeztu dute bertan. arg8 beste argazki honetan agertzen diren Mekatronika industrialeko  ikasleak  etxeko negutegietan pentsatu dute, eta sistema bat sortu dute non negutegien tenperatura programatu daiteke, eta baita noiz komeni den landareak..

Viewing all articles
Browse latest Browse all 448