Otsailaren 6an MGEP-en Goi mailako zikloen Enpresen Ate Irekien Jardunaldia (EAIJ) ospatu zen Eskola-Enpresa arteko harremana areagotzeko asmoz. Ezaguna da MGEP eta enpresa sarearekin duen harreman estua, baina beste pauso batzuk eman nahi genituen Goi mailako Heziketa Zikloetatik eta horretarako bailarako enpresekin jardunaldia burutu genuen, ikasleek hezkuntza prozesuen oinarri bezala erabiltzen duten hezkuntza eredua ezagutu dezaten, ikasleek erabiltzen duten instalazioak eta ekipamenduak ikusi eta batez ere ikasleek benetako protagonistak izanik, beraiek burututako proiektu, erronka, produktuak ezagutu ditzaten zuzenean beraien azalpenak jarraituz. Hurrengoa izan zen egitaraua: Gorka Aretxagak heziketa ziklotako koordinatzaileak egin zuen jardunaldiaren sarrera. “Egiten ikasi” hezkuntza eredua azaldu zuen eta DUAL lan taldea aurkeztu enpresako ordezkariei. MGEPeko Goi mailako heziketa zikloak aurkeztu ziren eta baita praktiken programak: lan-ikaste partekatzea (LIP), FCT eta DUAL. Hemen Gorka Aretxaga (MGEPeko GMHZko koordinatzailea) , Itsaso Buruaga (Administrazio eta finantzak), Beñat Azketa eta Osane Lizarralde (GMHZko Praktiken koordinatzaileak) Jarraian Nikolas Sagarzazu Alzua..
↧