Kaixo Mikel, MGEP-en goi mailako heziketa ziklo (GMHZ) bat ikasten ari zara eta konta diezagukezu zergatik aukeratu zenuen Mekatronika Industriala ikastea? Eta zergatik aukeratu duzun Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP)? Bai jasotzen den formazioagatik eta bai lan arloan duen harrera onagatik aukeratu nuen Mekatronika industriala goi mailako heziketa zikloa (GMHZ). MGEP gertutasunagatik, DUAL formakuntzan daukaten eskaintzagatik eta enpresetara duen irteera aukera ezberdinengatik. DUAL programan ere parte hartzen ari zara, zein enpresatan zaude? Noiz hasi zinen formakuntza DUALean eta noiz bukatzen duzu? Fagor Arrasaten ari naiz formakuntza DUALean. 2018ko Ekainaren 22an hasi nintzen, eta urte beteko iraupena dauka. Zein da ENPRESAren lan esparrua eta zein motatako zereginak dituzu bertan? Enpresak makina ezberdinen muntaian oinarritzen du bere negozioa. Ni siderurgiako makinen kalitate sailean nabil. Nire lana, laburbilduz, honako hau da: pieza ezberdinei neurriak hartu egiten dizkiot eta planoarekiko zuzena den zehaztu, ondoren piezak muntaiara doazelarik. Bukatzeko, zer..
↧
MGEP Goimailako heziketa zikloko Mekatronika industrialeko ikasle DUAL testigantza Fagor Arrasaten
↧