Urriaren 2an Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko 1.go eta 2. Mailako ikasleak Oiartzungo Tumaker enpresa bisitatu zuten, mota askotako piezak fabrikatzeko dagoeneko gure artean dagoen etorkizuneko teknologia bat ezagutzeko: 3D inprimagailuak. Enpresa honek, https://tumaker.com/ web orria duena, 3D inprimagailuak egiten ditu. Txikiak, etxerako eta eskoletarako bideratuak direnak eta handiak, industrialak, enpresa handietan erabiltzekoak; eskaintzen dituzten inprimagailuak erraz erabiltzekoak dira eta baita edozein Sistema Operatibo onartzen dutenak: Windows, Chromebook, IOS (Apple)… Bertan, beraien inprimagailuekin egindako hainbat pieza izan zituzten ikusgai ikasleak, eta arlo desberdinetako erabilpenen azalpen bat ere jaso zuten; medikuntzan, moldaketarako modeloak egiteko, prototipo azkarretarako, jostailuak eta puzzleak lortzeko inprimagailu horiek erabiltzen dituztela jakin zuten. Card Baina bisitaren interesa ez zen bakarrik teknologia berria ezagutzea, enpresa beraren sorrera nolakoa izan zen ere ikasi zuten; honek 2.mailan duten ikasgai batekin, EIE hain zuzen, zerikusi handia du, bertan ekintzailetasuna sustatzen baita, eta honen harira,..
↧