Urtarrilaren 17an egin zen Goi Eskola Politeknikoan Ikasenpresa azoka eta bertan parte hartu zuten 3 eta 4 ikasleko 15 taldek, guztiak Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloetakoak (GMHZ). Azokaren funtsa da bertan ikasleek Enpresa eta Iniziatiba Ekintzailea ikasgaian (EIE) landutako negozio ideia bat proposatzea eta zuzenean lotua dago Tknikarekin, Ikasenpresa proiektuaren barruan. Aurretiazko hitzordua da talde hauek otsailaren 6an Eibarko Ikasenpresa azokara joan aurretik, non ikasketa zentro ezberdinetako ikasleek euren lanak aurkeztuko dituzten elkarren artean lehiatzeaz batera. Jarduera dinamikoa da eta bertan ikasleek zeharkako konpetentziak lantzen dituzte, irakasle taldeak baloratzen baititu standarekin lotutako aspektuak, eginiko lana eta partaideen komunikatzeko gaitasuna. Proiektu aniztasun handia Ikasenpresa azokak proiektu ekimen interesgarriak aurkeztu ditu; hala nola gorputz jarrera egokia sustatzeko ekoitzitako erosketarako orga, jantzi serigrafia denda, kandela pertsonalizatuak ekoizteko enpresa, etxeko txirrinentzat soluzio berritzailea, zeliakoentzat egokia den garagardoa egiteko negozioa, likido nahasgailua,..
↧