Maider Rodrigo, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikaslea da eta bere testigantza utzi nahi izan dugu. Bere lanaren erronka bat bideo baten bildu du eta horretaz gain elkarrizketa bat izan dugu. Hona hemen egindako galderak : 1- Izen abizenak eta titulua: Maider Rodrigo Olivenza (AUTOMATIZAZIO ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA goi mailako zikloko 2.mailako ikaslea naiz). 2- Zergatik erabaki zegoen goi mailako zikloa ikastea? 2000tik 2004ra Humanitateak-Enpresa ikasi nuen MONDRAGON UNIBERTSITATEko Eskoriatzako fakultatean. Karrera amaierako proiektua ARRASATEko UDALETXEAn egin nuen. Proiektua, Udaletxeko Harrera Plana egitea izan zen. Ikasketak amaitu ondoren, FAGOR ELETRODOMESTICOSen lanean hasi nintzen. FAGORrez gain, EROSKIn eta inguruko beste enpresa batzuetan ere egin dut lan, baina inoiz ikasitakoarekin lerrokatuta. 15 urte horietan, aldi baterako lanean aritu nintzen. Tarte horretan alaba baten ama izan nintzen ere. Beti bueltaka ibiltzeaz eta inoiz enplegu egonkorrik ez izateaz nekatuta, 2019an berriro ikastea eta..
↧