MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloko 2. mailako Fabrikazio mekanikako diseinuko ikasleak, Skateboard erronka garatu dute. Erronka hau erabiltzaile konkretu batzuentzako skateboard baten diseinu, fabrikazio eta muntaia egitean datza. Card Skateboard honen erabiltzaileak umeak eta profesionalak izango direnez, merkatu analisi bat egin behar izan dute gure ikasleek, bakoitzarentzako diseinu apropos bat diseinatu ahal izateko. Dimentsio maximoak 400×600 (mm) izan dira eta erabilitako materiala hurrengoa izan da: Skateboard-a, kortxoa, karbono zuntzak, errexina, pur plaka, aluminioa, 3D inpresorako materiala… Erronka aurrera eramateko 4 modulutan banatu da lana: Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua Hasiera batean Truck-aren 3D SolidWorks programan garatu eta hau lortzeko kalkuluak egin (T eta soportea). Truck-aren areko moldeak eta modeloak NX-ekin diseinatu eta modeloak 3D inprimagailuan inprimatu. Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua Ondoren, erabiltzaileen merkatu analisia egin, diseinu berrirako aukerak egin eta egokiena aukeratu. Taularen 3D SolidWorks programan garatu eta moldeak diseinatu ondoren..
↧