Eta orain, zer ikasiko dut? Batxilergoko 2. maila ikasleentzat eta erdi mailako heziketa zikloko 2,mailako ikasleentzat ere hau garai gogorra izan daiteke: Zer egin hurrengo ikasturtean? Zer ikasi? Hona hemen Mondragon Goi Eskola Politeknikoak proposatzen dituen aukerak industriarekin loturiko zeozer egiteko asmotan dabiltzanentzat. Lehenengo erabakia, goi mailako ziklo bat egin, ala zuzenean ingeniaritzako gradua hasi? Ez da erabaki erraza, batez ere oraindik etorkizuna argi ez dutenentzat. Hauek goi mailako heziketa zikloetan abantaila argi bat aurkituko dute: ikasketak 2 urtekoak dira, eta Ingeniaritzako Graduek, berriz, 4 urte eskatzen dute. Beste abantaila bat da zikloan ikasten denaren aplikazioa lehenengo hilabetetan ikusten dela, eta beraz, lehenago jakin daiteke aukera egokia izan den ala ez, edota gaia gustukoa duen ikasleek. Zikloa bukatzen denean, hainbat aukera irekitzen dira: lan merkatura, enpresa baten lana egiteko, beste ziklo bat ikasi, eta profila borobildu gustuko den arloan; ingeniaritza graduren bat hasi (zenbait kreditu konbalidatzen..
↧