Beasaindarra jatorriz, ordiziarra adopzioz, Ander Ampo Ordizia Rugby Elkarteko jokalaria da, Ohorezko Mailan, eta maiatzean azpitxapeldun izan zen, Zinbabueko 20 urtez azpikoen B mailako Munduko Txapelketan, Samoak Espainiako selekzioa luzapenean gainditu eta gero. – Garaipen handia Santboianaren aurrean eskuratutakoa. Bai, aurkari sendoa da, oso ondo sailkatuta etorri ziren, bigarren postuan, beti zaila irabazteko den taldea, etxean zein etxetik kanpo. Gure aldetik, lesionaturik zeuden jokalari gehienak bueltatu ziren, genuen guztiarekin partidaren bila ateraz, eta dena espero bezala atera zitzaigun. Partida ederra egin eta gure emaitzen bolada txarrari agur esan genion. Koparako (eta aurrerago playofferako) txartela eskuratzeko urrats ona eman genuen. Lehenengo buelta bukatzeko bi partida gogor gelditzen zaizkigu, SilverStorm El Salvador (Valladoliden) eta Senor Independiente Rugby (etxean). Kopan sartzeko aukera izateko bietan itxura ona eman beharra daukagu. Zaleak berriro ere alboan izatea espero dugu, beti bezala. Animoek asko laguntzen dute, eta..
↧