Gaizka Bellido ikasle izan zen Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Informatika goi-mailako heziketa zikloan duela urte batzuk eta orain HUHEZIn eginiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate masterraren praktikak gauzatu ditu. Hitzordu hau baliatu dugu gurekin partekatu dezan Mondragon Goi Eskola Politeknikoan informatikarekin izan duen bere esperientzia pertsonala eta profesionala. Gaizka Bellido informatikaren jarraitzaile amorratua izan da txikitatik. Badirudi gurasoek jaunartzerako oparitutako ordenagailuarekin hasi zela informatikarekin aurreneko harremanak izaten. Batxilergo teknologikoa amaitu eta gero, Gaizkak batu nahi izan zuen bere zaletasuna heziketa akademikoarekin eta horregatik MGEPn Sareko informatika sistemen administrazio goi-mailako heziketa zikloa ikasi zuen. Gainera, ikasketetan zehar praktikak egin ahal izan zituen Ikerlan ikerkuntza zentroan, lana eta ikasketak uztartzen. Sareko informatika sistemen administrazio goi-mailako heziketa zikloa burututa Gaizkak MGEPan Ingeniaritza Informatiko gradua gauzatu zuen. Ondoren Sistema txertatuen masterra ikasteko leku berean. Ostean Ulma..
↧
Gaizka Bellidoren testigantza, Informatika goi-mailako heziketa zikloko ikasle eta irakaslea, ASIR
↧