Quantcast
Channel: Mondragon formación profesional
Viewing all articles
Browse latest Browse all 448

Copreci eta MGEP-eko Fabrikazio Mekanikoko Goi Mailako Heziketa Zikloa errokan eta bisitan elkarlanean

$
0
0
Urtero egiten da bisita bat enpresaren batera MGEPko goi-mailako heziketa zikloetako ikasleekin. Bisiten helburu nagusia da inguruneko errealitate industriala ezagutzea, ikasgelan landutako hainbat kontzeptu modu praktikoan ikustea eta ikasleek kontzeptuak lotu ahal izatea ondoren hobeto barneratzeko. Bisitek ahalbidetzen diete ere euren burua kokatu ahal izatea goi-mailako heziketa ziklo ikasketak amaitu ondorenean bete ahal dituzten balizko lanpostuetan. Eskuarki ikasleek bisita ekintza ludiko batekin lotzen dute, eta hori ez dago gaizki, baina ez litzateke hori bakarrik izan behar. MGEPn eragozpen horiek aintzat harturik eta jabe izanik bisita horrek bai enpresarentzat bai ikastetxearentzat dakarren esfortzuaz, metodo bat jarri da abian ekintza honi etekin handiagoa ateratzeko. Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako heziketa zikloko ikasleen kasuan oso esperientzia gogobetekoa egin da, jarraian azaltzen dena. 1. Ikasgelan ikerketa, analisi eta definizio lana Ikasleek, hezkuntza erronka gisa, COPRECI enpresako hainbat produktu landu dituzte MGEPko ikasgelan. Zehazki irudiko..

Viewing all articles
Browse latest Browse all 448