Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako Heziketa Zikloetan 20-21 ikasturteko Diploma banaketa ekitaldia ekainaren 28an izan zen Arrasateko Amaia Antzokian, era presentzialean. Pandemia egoera izan dela eta beharrezko neurriak hartu dira ekitaldia aurrera eramateko era seguru batean. Card Ekitaldia Miren Murgiondok gidatu zuen, Goi Eskola Politeknikoko idazkari akademikoak, eta bertan izan ziren: Carlos García Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorra, Gorka Aretxaga, MGEPen Heziketa Zikloetako Koordinatzailea, Javier Aperribay, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko tituluaren Koordinatzailea, Jose Luis Uribarren, EKIDEko kontrol tresnen zuzendaria eta Idoia Urrutibeascoa, Fabrikazio Mekanikoko Diseinu tituloko Koordinatzailea. Miren Murgiondok ekitaldiari hasiera eman ondoren, Gorka Aretxagak, hasiera-aurkezpena egin zuen eta EKIDEko Jose Luis Uribarreni hitza eman zion. Uribarrenek bere ibilbide profesionala eta Ekide aurkeztu ondoren, bera baita Ekide sortzaileetariko bat, lankidean pertsona bezala Ekiden estimatzen dituzten baloreak azpimarratu zituen bereziki. Eta ikasleak ikasten jarraitzera ere animatu zituen. IMG_20210628_181504 Jarraian, diploma banaketa hasi zen. Miren-ek, ikasleak banan banan izendatu eta hauek eszenatokira igotzen joan ziren diploma eskuratzeko...
↧