Nola ezarri berrikuntzak Gipuzkoako enpresatan Lanbide Heziketa Dual proiektuen bitartez? hau izan da “Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema Lanbide Heziketa Dualarenbidez hobetzeko ikerketa proiektua“-k luzatzen zuen galderetariko bat. Proiektuaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagun dezakeelakoan. Proiektu pilotuan Gipuzkoako HETELeko ikastetxetako 9 enpresak eta Lanbide Heziketako 9 ikaslek hartu dute parte eta horietako bakoitzak erantzun behar izan dio prestakuntza duala egiten ari ziren enpresen benetako erronkari: Atten2-Advance monitoring technologies; RN Mecanizados, Ikaslan Fundazioa, Electricidad Industrial Loatzo, orialki, Thyssenkrupp Elevator Manufacturing, Jegan, Fagor Automation eta Fundazio Matia. Garrantzitsua izan da baita ere emakume euskaldunak parte hartzea: erronkako ikasle, tutore edo/a arduradunak. Ekainak 28an proiektu honetan izandako esperientzia hedapen ekitaldia burutu zen online eran. Proiektua Gipuzkoa Foru Aldundiak babestu du eta HETELetik zuzendu da. Gipuzkoako Heziketa Zikloko 9 heziketa zikloko zentroak parte hartu dute, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa horietako bat izan delarik. Honakoa izan da egitaraua:..
↧